Joko arauak
Hizkitan. Joko arauak
- Jokoaren helburua euskarazko hitzak sortzea da.
- 2tik 6ra jokalarik edo taldek joka dezakete.
- Jokalari bakoitzari bosna karta banatu behar zaizkio eta mahai gainean jarri denon bistara.
- Jokalari bakoitzak txanda iritsitakoan soberan geratzen den karta multzotik karta bat hartu behar du eta mahaian dituenekin hitza osatzen saiatu. Hitza osatuz gero, kartak bildu eta norbere ondoan gordeko dira. Hitza osatzeko aukerarik ez badu, karta mahaian utzi eta hurrengo jokalariaren txanda izango da.
- Jokalari baten txanda bukatzean, berak hitza osatu ez eta beste edozein jokalarik haren kartekin hitza osatzerik balu, azken honentzat izango dira hitza eta puntuak.
- Osatutako hitzak puntuak emango dituzte, hizki bakoitzeko puntu bat.
- Multzoko kartak bukatutakoan, azken jokalariaren txanda iritsi ez bada, puntuak zenbatu eta osatutako hitzen kartak jasoko dira. Berriro kartak nahastu eta hartzeko moduan jarri.
- Azken jokalariak bere txanda amaitutakoan, jokoa bukatutzat eman daiteke edo jarraitu daiteke jokalariek hala erabakitzen badute.
- Puntu gehien lortu dituena izango da "Hizkitan aditu".
Hizkitan. Hiru komodin mota
- "EN" komodinarekin ingelesezko hitzak ere osatu daitezke
- "kntsnntk bkrrk" kontsonanteak bakarrik komodinarekin bokalik gabeko hitzak osatu daitezke eta hizki guztiak balitu bezala puntuatu (kx= kaixo= 5 puntu).
- "HIZKI" komodinak edozein kontsonante edo bokalen balioa du.
Hizkitan. Ohar nagusia
Hitz zuzenak osatu behar dira, ortografia akatsik gabekoak.
Hizkitan. Ohiko zalantzak.
- Txanda iristerakoan beti karta bat hartu behar al da erdiko karta multzotik? Bai, karta hartu eta hitza osatzen saiatu.
- Nire kartek mahai gainean besteen bistan egon behar al dute?. Bai, kartek agerian egon behar dute. Jokalari guztien kartak ikusteko moduan jarri behar dira mahai gainean.
- Zailegia egiten bazaigu "kontsonanteak bakarrik" edo "English" komodinekin jokatzea, ken ditzakegu komodin hauek? Jokoa gehiegi zailtzen badute eta jokalarien artean adostutako erabakia bada, aurrera, komodinak kendu.
- Noiz bukatzen da partida? Erdiko karta multzoa bukatu denean eta azken jokalariak bere txanda bete duenean. Azken jokalariak bere txanda bete dadin osatutako hitza guztiak bildu, kartak nahastu eta berriro mahai gainean jarri badira jokalariek erabakiko dute partida azken jokalariaren txanda betetzen denean amaitzen den (eta nahi ezkero partida berria hasten duten) ala mahai gaineko kartekin jarraitzen duten partida.
- Izen bereziak onartzen al dira? Ez
- Pluralak onartzen al dira? Ez
- "Kontsonanteak bakarrik" komodinarekin "l" karta "alai" hitzan bihurtu daiteke eta lau puntu lortu ditzazkegu? Bai, hala da, hitz horrek duen kontsonante bakarra "l"a da eta.


